ORIENTAZIOA etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da, hezkuntza-jardueran sartzen dena, ikasleei oinarrizko konpetentziak eskuratzeko laguntza emateko asmoz, beren proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen eta herritartasuna gauzatu dezaten.

(Oinarrizko Hezkuntzaren dekretua 35. art)

 Hezkuntza Orientazioa DBH osoan zehar ematen den prozesu bizia da, maila guztietan zehar. Izatez, Ikas komunitatean parte hartzaileen artean elikatuko dugu, hau da, irakasleak, tutorea, familia, Orientazio Mintegiko kideak, …

Orientazio Afektibo -Emozionala, Akademikoa zein Profesionalean zentratuko gara. Bai ikasleei bai familiei behar duten Aholkularitza gehi baliabideak eskainiko dizkiegu.