“Kalitatezko eskola bat bere ikasle guztien gaitasun kognitiboen, afektiboen, sozialen, estetikoen eta etikoen garapena eskaintzen duena, ikasleen ongizate emozionala zaintzen duena, haien aniztasun pertsonalari eta kulturalari erantzuteko estrategiak bilatzen dituena, hezkuntza komunitateak partaidetza eta konpromisoa izango dituen proiektu kolektiboa egiten ahalegintzen dena eta helburu horiek lortzeko beste eskola eta erakunde batzuekin harremanak ezartzen dituena da” (Marchesi eta Martin, 2014)
Ikaslegoaren garapen psikologikoa kontuan hartuko dugu, ezaugarririk nabarmenak, ikaskuntza funtzionala eta esanguratsua aurrera eraman ahal izateko. Ikaslearen beharrak eta egunerokotasuna arintasunez alda dezaketenez, dokumentuaren malgutasuna presente dugu.
Metodologia berritzaileekin ikaslearen interesak abiapuntutzat hartuko ditugu bera protagonista dela jakinik.
Dokumentua ikastxearen “Hezkuntza-proiektuan” zein “Curriculum-proiektuan” jasota dago eta Heziberri 2020ko planaren Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoa gure gidaria izango da.
Orientazio Mintegiak Plan honen erreferentea da. Mintegi honek ekintza desberdinak egingo ditu gainontzeko Mintegiekin batera zein Ikas Komunitatearekin, ingurune normalizatua hau bermatzeko.